XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Biyac ziran, beren aurreticaco erregue ta obispo, Excelsisco Goiainguerubari jayera andya izan ziyotenen ondorengo egizcoac, Erreguec batez ere escatu ziyon bere oñaze-aldiac quentzea, eta Goiainguerubaren bitartecotasun miragarriyari zor izan zizquiyon osasun ta bizitza.

Onen aurretic Naparroco Erregue VI.garren Garziac, V.garren Sanchoc eta Sancho Ramirezec, beste Infante ta jaun andiacquin batian eguin zizquiyten erregalo bicañac Aralarco Elizachoari; baña Pedro de Rodac eta Pedro Erregueac, guertaera miragarriyari anditasunic goyena emateco, artu zuten Eliz andi bat eguiteco asmoa, ezagutzen bazuten ere, esan degun bezela, eguiñquizun onec lan guziz andiyac emango zizquiyela.

Erreguec eman ziyen cristaubai ejenplo arrigarri bat, bada lengo zarrac diyotenez, (1994-garren urtian) Huescaco guerralditic biyurtzean, bere mendecoen deboziyoa ta ondasunac gueitzeco, eta denbora berean Goiaingueru Santubari, argandic artu zituan mesedeagatic bere esquer ona aguertzeco, Pedro Sanchez, ber-bera, juan zan oñez Elizacho artara, ondarrez betetaco zacu bat bizcarrean eramanaz.